XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3 GUSTUKO KANTEKIN KASETA BETETZEN

Tailer honetarako ere ez dizugu azken xede zehatzik aginduko. Zeuek ikusi zenbat erakartzen zaituzten euskalkien eta kanten mundu honek.

Eskaini ahal eta eskaini nahi diozun denbora aurreikusi eta ahalik eta zehatzen definitu zer den zure kasetean jaso nahi izango zenukeena. Taldean egindako lana ere izan daiteke, bistan da.

Kantuan aritzea, lotsak alde batera utzita, atsegingarria eta osasungarria dela mundua mundu denetik ondo baino hobeto frogatuta dagoenez ez galdu aukera hau zeure buruari eta zure euskarari mesede egiten jarraitzeko!

Euskara batuak 20 urte?... Batua-du-duaa... / Bai baina,... nire euskalkiak ahaztu gabe... / Xu-beroarena batez ere...